sábado, 26 de abril de 2008

Nola erabili blog hau

Orriaren erdian zutabe handi bat aurkituko duzue.

Handiena izenburua izango da, eta gerokoa, korpusa. Normalean testu osoa ez da agertuko korpusean, baina tituluari sakatuz gero, berri guztia agertuko zaigu.

Berriaren amaieran, baduzue erantzun bat sartzeko aukera, zuek baldin baduzue dudaren bat, okerren bat ikusten baduzue, edota gaiak ikasteko era errazagoren bat ikusten baduzue, hemen jar dezakezue guztiok irakurtzeko.

Sarrera guztiek, ordea, ez dute izango erantzunak emateko aukera. Ariketak badira bidaltzen ditudanak, ezin dut aukera hori eman, ulertzen didazue, ezta?

Bueno, orain adieraziko dizkizuet orri nagusian agertzen diren beste gauza interesgarri batzuk.
Ikusten al duzue lotura hitza? Honen azpian agertzen dena, beste web orrietara joateko loturak dira. Han, materiala eta laguntza aurki dezakezue.

Agurra Ikasleei

Kaixo guztioi. Aspaldian aurreratu nuen bezala, azkenean heldu da. Badugu toki bat klasean emandako gramatika ikusteko eta argitzeko. Berdin da oporretan egotea, zein gaixorik egotea, oraingoan ez zarete alde egingo, je, je.

Zuek normalean interneten sartzen zarete informazioa bilatzeko eta messengerrarekin aritzeko, baina zuek badakizue zer den blog bat? Bada, ni saiatuko naiz hitz gutxitan esaten.

Zuek informazioa bilatzen duzuenean, web orrietan bilatzen duzue, baina zerbait galdetu nahi diozuenean informazio hori hor jarri duen egileari, dudaren bat duzuelako edo, egin ahal duzue? Ez.

Bada, blogek ematen dute aukera hori. Materiala eta informazioa ikusteaz gain, zuek galderak egin ahal dituzue. Erantzuna, blogaren egileagatik etorriko da gehienetan, baina bestetan, beste kideren batek erantzun diezaioke galderari. Horrela komunitate birtual bat sortzen da. Guztion artean egindako komunitatea.

Espero dut esperientzia berri hau zuen gustukoa izatea. Animo eta ONGI ETORRI.