lunes, 10 de noviembre de 2008

Liburuak

ELKAR

Hitz zailenak orriaren beheko partean agertzen dira.

Marrazkiren bat badu.

BEHEKO MAILA (Sail berdea) 1A

* Errazagoak

Tunel luzea, Jonh Milne, 33 or., 4.80€

Frank tunelean zegoen bere gizonekin. Trena, poliki-poliki abiadura murriztu eta gelditu egin zen.

Frank bizkor igo zen, eta zaintzaileen bagoiko atea zabaldu zuen. Handik, diru-zakuak bota zituen

behera.-Bizkor ibili -esan zien bere gizonei-. Ez dugu asti handirik.

** Zailagoak

Erretzeko dirua, John Escott, 56or., 5€

Lapur batzuek diru asko ostu eta ihes egin dute lapurtutako auto batean. Eguraldia oso txarra baita,

baserri batean geratu beharko dute:bertan neskatila eta mutiko bat bakarrik daude orain, gurasoak

erietxean direlako. Lapurrek aurkitu egingo dute mutikoa, baina neska ez. Zer egingo ote du neskak?

ERDIKO MAILA (Sail horia)

* Errazagoak

Salomon erregearen meatzeak, H. Rider Haggard, 70 or., 5.50€

Galdutako lagun baten bila, Afrikako lurralde ezezagunetan barrura sartzen dira hiru gizon.

Eta aurkitzen dute laguna, bai,baina abentura arriskutsu eta kilikagarri askoren ondoren.

Bide batez, eta mendi baten barruan, kobazulo ezkutu batean,altxor ikara-garriarekin topo egingo dute:

Salomon erregearen altxorra!

** Zailagoak

Town Sawyer-en abenturak, Mark Twain, 132 or., 7.35€

Mark Twainek 1876an argitara emandako klasiko ospetsu honetan, Tom Sawyer eta lagunen

abentura ikaragarriak aurkitzen dira laburtuta: izebari cdo eskolako maisuari egindako bihurrikeriak,

lagunekiko borrokak, lehen amodioak, pirata izateko ahaleginak, gaizkileen maltzurkeriak, altxor ezkutuak

eta abar.

GARA

Sirimiri bilduma

Hiztegitxo bat agertzen da liburuaren amaieran.

Kapitulu bakoitzaren bukaeran galderatxo batzuk badaude, kapituluari buruzkoak eta gramatikazkoak.

Marrazki gutxi ditu.

3. URRATSA

Ipuin beldurgarriak I, G. de Maupassant, 89 or., 7.60€

Frantziar idazle honen ipuin laburrak oso ezagunak dira mundu osoan. Eta asko dira, hirurehun baino

gehiago. Guy de Maupassant Normandian jaio zen eta lehenengo ipuinetan bertako jendearen bizimoduari

buruz idatzi zuen. Gero Parisera joan zen eta urte hartan Frantzian eta Prusia gerlan hasi ziren.

Berak soldadu joan behar izan zuen eta hurrengo ipuinetan gerlaren aurka idatzi zuen. Beste Ipuin askoren

gaiak misterioa eta beldurra dira. Halakoetan azken lerroak irakurri arte irakurleak ezin du bukaera asmatu.

Guk hemen bost beldurgarrienak aukeratu ditugu zuretzat. Irakurri guztiak eta ez beldurtu gehiegi!

AIZKORRI

Hegan bilduma

Hitz zailenak orriaren beheko partean agertzen dira.

Liburuaren amaieran galderatxo batzuk badaude liburuari buruzkoak

Marrazkiren bat badu.

2. URRATSA (DBHko A ereduko 1. mailan)

Lamia, Josu Lartategi, 42 or., 5.95€

Lamiak euskal pertsonaia mitologikoak dira. Kontakizun honetan lamia gazte baten ibilaldia ezagutuko duzu.

Kostaldetik barrualdera joango da, kaio baten laguntzaz,erreka garbiei zerbait oso arraroa gertatzen ari zaielako:

urek kolore gorria dute. Zergatik aldatu da uren kolorea? Zer gertatzen zaie errekei? Lamiak misterioa argitu nahi

du.Horretarako, ez da bakarrik ibiliko, ez horixe! Lagun berezi-berezi batzuen laguntza izango du.

Istorio honetan beste garai batean sartuko zara, garai zaharra, antzinakoa, eta pertsonaia mitologikoak

ezagutuko dituzu: Tartalo, Galtzagorri, Ipotxak, Herensugeak...

SUSAETA

Andersen, Grimm eta Perrault-en ipuinak, 260 or., 9€

Errauskine

Printzesa eta ilarra

Loti ederra

Edurnezuri

Otsoa eta zazpi antxumeak

Jostun ausarta

Antzara-zaintzailea

Sirenatxoa

Erpurutxo

Garikota

Hamelingo txirularia

Ahatekume itsusia

Berunezko soldadutxoa

Urrezko antzara

Nikolas Txiki eta Nikolas Handi

Erpurutxo

Paradisuko lorategia

Sei lagun munduan zehar

Txanogorritxo